Laboral Kutxa taldeko Ander Ganzabal izan da Leintz Bailarako 84. Itzuliko txirrindulari azkarrena. Bi ordu, 31 minutu eta 48 segunduko denborarekin, lehen postuan amaitu du elite kategorian. Durana kaleko helmugan, esprintean erabaki da lehia, Lucas Joseph eta Ganazabalen artean. Hirugarren sailkatua sailkatua Gomur Cantabria taldeko Sergio Trueba izan da.
Aretxabaleta Kirol Elkarteak antolatutako probak, Durana kalean izan du hasiera eta amaiera, Gatzagako gainak protagonismo berezia izanik.
Gatzagako igoeraren aurretik, bost txirrindularik ihesaldia jo dute, nahiz eta, aldapan gora tropelak harrapatu egin dituzten. Ondoren, Arlaban jaisten 30 txirrindulari inguruko multzoa bildu da eta hauek izan dira azken igoerara iritsi direnak. Hauen artean, ondoren podiumera igoko ziren hiru txirrindulariek beste ihesaldi bat jo dute eta beraien atzetik zetozenek ezin izan die beraien erritmoari eutsi.
Lehen debagoiendarra Aimar Erostarbe oñatiarra izan da eta bere hitzetan, gakoa Arlabaneko mendatearen jaitsieran egon da, bertan banatu baita tropela.
- Ander Ganzabal Bilbao (Laboral Kutxa) (02:31:48)
- Lucas Joseph Towers (Caja Rural) (02:31:48)
- Sergio Trueba Cagigas (Gomur Cantabria) (02:31:52)
- Aimar Erostarbe Ugarte (Baque Team) (02:31:52)
- Marek Smreczek Kacper (Telco-on) (02:31:52)