Leintz bailarako 84. txirrindulari lasterketa, argazkitan

Aitor Agiriano Arrese 2023ko abu. 16a, 13:38

161 txirrindulari bildu dira irteera puntuan eta 10:00etan hasita 115 kilometroko ibilbidea burutu behar izan dute. Podiuma Lucas Josephek eta Sergio Truebak osatu dute.

Laboral Kutxa taldeko Ander Ganzabal izan da Leintz Bailarako 84. Itzuliko txirrindulari azkarrena. Bi ordu, 31 minutu eta 48 segunduko denborarekin, lehen postuan amaitu du elite kategorian. Durana kaleko helmugan, esprintean erabaki da lehia,  Lucas Joseph eta Ganazabalen artean. Hirugarren sailkatua sailkatua Gomur Cantabria taldeko Sergio Trueba izan da. 

Aretxabaleta Kirol Elkarteak antolatutako probak, Durana kalean izan du hasiera eta amaiera, Gatzagako gainak protagonismo berezia izanik.

Gatzagako igoeraren aurretik, bost txirrindularik ihesaldia jo dute, nahiz eta,  aldapan gora tropelak harrapatu egin dituzten. Ondoren, Arlaban jaisten 30 txirrindulari inguruko multzoa bildu da eta hauek izan dira azken igoerara iritsi direnak. Hauen artean, ondoren podiumera igoko ziren hiru txirrindulariek beste ihesaldi bat jo dute eta beraien atzetik zetozenek ezin izan die beraien erritmoari eutsi.

Lehen debagoiendarra Aimar Erostarbe oñatiarra izan da eta bere hitzetan, gakoa Arlabaneko mendatearen jaitsieran egon da, bertan banatu baita tropela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak