Mondrako bi talde lehiatu ziren atzo Mojategin. Lehen taldeak, B13k bana berdindu zuen, eta B14 porrot mingarria jaso zuen, huts eta bost galduz. Biek ala biek Huescako probintziako selekzioaren aurka jokatu zuten, eta zorte ezberdina izan zuten.
Mondrak, Aloña Mendik bezala, lehen aldiz jokatu ditu Donosti Cup nazioarteko txapelketako neurketak etxean, eta zentzu horretan, horrelako torneo baten parte hartzearen garrantzia azpimarratu zuen Aratz Sanchezek: "Azkenean Mondrak uste izan du torneo honetan parte hartzea garrantzitsua zela klubarentzat, eta nik eta jokalariek gogo asko genituen, eta hona etorri gara gure lana egitera, eta baita ere, ikastera eta disfrutatzera", adierazi du.
Aloña Mendiko kadete mailako talde bat ere parte hartzen ari da txapelketan, eta atzokoan galdu egin zuten. Datozen bi egunetan Mondrako bi taldeek eta Aloña Mendik beste bi partidu izango dituzte.
Bitxikeria moduan, Donosti Cup-en esku hartzeko asmoz etorri den San Francisco Glens talde estatu batuarrak azken orduko arazoak tarteko behar dena baino jokalari gutxiagorekin egin zuen bidaia, eta horren aurrean, taldeko ordezkariek laguntza eskatu zieten antolatzaileei. Iñaki Galdos oñatiarrak Aloña Mendiri proposamena egin ondoren, talde oñatiarreko Izaro Allendek, Maialen Txintxurretak eta Naroa Igartua jokalariek AEBtako taldearekin batera jokatuko dute.