Grupo Avanza konpainiak kudeatzen duen autobusen egoera "gero eta tamalgarriagoa" dela salatzen dihardute gidariek. Autobus flota osoa apurka-apurka hondatzen ari dela azaldu du Fermin Iregik, LABeko ordezkariak. Gidarien artean baja-eskaerek gora egin dute azkenaldian, beraien eta erabiltzaileen segurtasuna arriskuan jartzen dutela iritzita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.