Juan Carlos Irizar omendu du Aita Mennik

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko api. 18a, 15:00

Musikagile, piano-jole eta Aita Menniko Gaixoen Abesbatzaren zuzendari oñatiarra omendu du Aita Mennik. Hala, Ospitaleko ekitaldi-aretoa Juan Carlos Irizar aretoa izango da hemendik aurrera.

109 urte igaro dira Benito Menni Arrasateko Aita Menni zentroaren sortzailea hil zenetik, eta aitzakia horren pean ekitaldi ezberdinak egiten ari dira ospitalean aste honetan. Gaurkoan Juan Carlos Irizar musikagile oñatiarra zena omendu du Aita Mennik. Irizar ospitaleko gaixoen abesbatzako zuzendaria zen.

Ekitaldi xumea izan da, baina polita aldi berean. Bertan izan dira Irizarren alarguna den Itziar Aizpurua eta horrez gainera, alboan izan ditu familiakoak eta lagunak. Aita Menniko pazienteek Irizarri hitz batzuk eskaini diote eta Aizpurua alargunari lore sorta bat eta mugarri  bat eman diote oroigarri bezala.

Irizarri egindako omenaldiaz gain, beste ekitaldi batzuk ere prestatu ditu Aita Mennik. Atzo, Arantzazuko frantziskanoak bultzatzaile dituen Elkarren Bila proiektuan eginiko lana aitortu zuten. Eguenean, langile beteranoak izango dituzte gogoan. 25 urtez ospitalean lanean dabiltzanei erlojuak emango dizkiete eta erretiratzen direnak omenduko dituzte.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak