Juan Carlos Irizar musikagile oñatiarra zena omenduko du Aita Mennik

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko api. 14a, 12:21
Juan Carlos Irizar musikagile oñatiarra, artxiboko irudi batean.

109 urte igaro dira San Benito Menni Arrasateko zentroaren sortzailea hil zenetik, eta aitzakia horren pean egingo dute omenaldia. Izan ere, ospitaleko erabiltzaileen koruko zuzendaria izan zen.

Datorren martitzenean, apirilaren 18an, izango da omenaldia, eta Itziar Aizpuruak hartuko du parte, Irizarren alargunak. Horrez gainera, alboan izango ditu familiakoak eta lagunak, eta, hain justu, musikagilearen izena jarriko diote ospitaleko areto bati. 2021eko apirilaren 22an hil baitzen Irizar, 69 urte zituela. Piano-jolea, konpositorea eta abesbatzen zuzendaria izan zen, eta 30 diskotik gora eta partitura-liburu asko argitaratu zituen.

Ekitaldi gehiago

Horrez gain, astelehenean, hilaren 17an, Arantzazuko frantziskanoak bultzatzaile dituen Elkarren Bila proiektuan eginiko lana ere aitortuko dute, eta, eguenean, langile beteranoak izango dituzte gogoan. 25 urtez ospitalean lanean dabiltzanei erlojuak emango dizkiete eta erretiratzen direnak omenduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak