Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko hainbat lagun bost eguneko itxialdi-baraualdia egiten ari dira Bilbon. Pentsioen erreforma berriarekiko desadostasuna adierazteko eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko gogortu dute jarrera, besteak beste. Zapaturako, gainera, manifestazioa deitu dute. Itxialdi-baraualdian parte hartu duten bi debagoiendarrek egin dute berba Hemen Debagoiena saioan; Xabier Oregik eta Itziar Usandizagak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.