Mondragonek BIHAR kooperatiba abiarazi du

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko ots. 3a, 17:00

Mondragon Korporaziotik sortutako iniziatiba berria da BIHAR Kooperatiba eta pertsona nagusiei eta menpekotasuna dutenei soluzio integrala emateko sortu da. Gaur-gaurkoz, Euskal Autonomia Erkidegora mugatzen den proiektua da, baina aurrerago, Espainiar Estatura eta Ipar Euskal Herrira hedatu nahi dute. 

Martxan da Mondragon Korporaziotik jaio berri den BIHAR kooperatiba. 2022ko udan proiektuarekin hasi arren, pasa den egubakoitzean egin zuten aurkezpen ekitaldia Bilboko B Accelerator Tower-en. Adin nagusiko pertsonei bideratutako ekimena da, hau da, mendekotasuna duten pertsonen zaintza erdigunean jarrita, zerbitzua eskaintzea.

Hiru atal

BIHAR kooperatibak zerbitzuak hiru ardatz nagusi ditu: BIHAR Home, BIHAR Shop eta BIHAR Help. HOME atalean pertsonak etxean zaintzeko aukera zabala eskaintzen da; Shop atalean, adin nagusikoak behar dituen produktu espezifikoak dituzte salgai, besteak beste, ohe bereziak, besaulki egokituak, mugikortasuna errazteko produktuak...; Eta Help atalean, pertsonen arretarako doako zerbitzua dute eskuragarri.

Hankak lurrean edukita, proiektua pasa den urteko udan jarri zuten martxan eta lehenengo Euskal Autonomia Erkidegoan sendotu nahi dute proiektua. Hala ere, gauzak ondo bidean, hemendik bi edo hiru urteetara kooperatibaren ideia da Espainiar Estatura edo Iparraldera hedatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak