Zihara Etxeberria, Ariana Nespereira eta Dani Nespereira gazteek 'Erbestean' laburmetraia kaleratu zuten urtarrilaren 13an. Etxeberriak gidoia bere laguna den Arianari aurkeztu zion, eta honek ez zion ezetzik esan. Dani, Arianaren anaia, zuzendari lanetan aritu da eta muntaiaz ere arduratu da. Film laburrari buruzkoak eta bestelakoak jaso ditu Goiena telebistak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.