Zaharra kendu eta haren tokian berria jarri. Horixe egingo dute askok urte berria sartzearekin batera. Paretakoak, mahai gainekoak zein poltsikokoak izan erabiltzaile asko dituzte, oraindik ere, paperezko egutegiek. Gure inguruan ere badira horiek prestatzeko lana hartzen dutenak. Sentsibilizazioa eta elkartasuna helburu dituen egutegia egin dute, esaterako, Izan Iñurri elkartekoek. Iker Aizkorbek ateratako argazki bana aukeratu dituzte, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Conocer Navarra aldizkariak 2023ko egutegirako.
2022 abe 27 Debagoiena
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.