Nolakoa izango da gure etorkizuneko elikadura? Galdera potoloa zalantza barik, eta askoren buruetan dabilena aspaldian. Tartean, gure eskualdeko ekoizle txiki askoren buruetan, eta baita ere gero eta kontsumitzaile gehiagoren artean. Kontsumo ereduak aldatzen ari dira eta osasunean ez ezik, naturan ere eragiten dute. Zure platerean hasten da Mundua ekimeneko sentsibilizazio kanpainako dinamizatzailea da Intza Barandiaran eta EHKOlektiboko talde eragileko kide da Aintzira Oñederra. Erosketa kontzienteagoa aldarrikatzen dute. Antzuolan sentsibilizazio jardunaldi bereziak egin berri dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.