Kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko zubiak eraikiz

Maider Arregi 2022ko abe. 16a, 08:00

Agroekologiaren eta elikaduraren sentsibilizazio jardunaldiei amaiera eman diete antzuolarrek. Olaranen merienda-solasaldia egin dute, kontsumitzen dituzten elikagaien atzean zer dagoen hausnartzeko eta alternatibak badaudela ikusarazteko.

Tokiko elikadura sareen zikloak ahalik eta gertuen ixteko saiakeran, etxalde txiki eta askotarikoen aldeko apustua egin dute Antzuolako Udalak, EH Kolektiboak eta Landartek. Hala, agroekologiaren eta elikaduraren sentsibilizazio jardunaldiei amaiera borobila emateko, nor- beraren elikadura kontsumo ohituren inguruko hausnarketa praktikoa egin dute Olaranen. "Herritarrekin gure eguneroko elikadura ohituren inguruan hausnarketa praktikoa egin dugu. Hau da, zer bazkaltzen du- gun, zer gosaltzen dugun, zer dagoen egunero jaten dugun elikagai horren atzean, nondik datorren eta erosketa egiteko orduan zein irizpide kontuan hartzen ditugun aztertu ditugu jolas-merienda baten bitartez", azaldu du Aintzira Oñederrak, EH Kolektiboko eragileak.

Era berean, ekologikotik haratagoko hausnarketa ere egin dute, eta etxaldea gertukoa izatea eta inguruko herrietan produktuak saltzearen nahiz ekoizle-kontsumitzaile sarea osatzearen garrantziaz jardun dute: "Tokiko baliabideak era- biltzea garrantzitsua da. Esa- terako, gure abeltzain eta nekazariek Ameriketatik datorren soja eta antzeko produktuak ekiditen dituzte. Ekologikoa denaren etiketa hutsetik haragoko hausnarketa egin behar dugu eta bestelako etiketak dituztenak bilatu; proiektu bizigarrien alde egin behar dugu".

Elikadura burujabetza

Horiek horrela, autonomia irabaztea ezinbestekoa dutela ekoizleek adierazi dute. Horretarako, baina, ekologikoa eta gertukoa izatea ezinbesteko dela azpimarratu dute EH Kolektiboko kideek: "Ekoizpen handietatik ihes egitea eta nekazale industriatik aldentzea nahitaezkoa da; proiektuaren erdigunean nekazarien lana eta bizimodua jarri behar da. Etxalde batzuek ahalegina egi- ten dute eta horri balioa ema- ten saiatzen gara EH Kolektibotik. Ahalegin hori nabarmentzeko zigiluak daude, adibidez". Bestetik, kontsumitzaile beza- la norbanakook dugun ahalmena ere izan dute berbagai: "Kontsumitzaileok daukagu zeresana, eta ekoizleekin zubiak eraikitzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Kontsumitzaileen hautuari balioa ematea, alegia".

Aipatutako gai horiek sasoiko eta gertuko etxaldeen produktuak lagun zituztela jardun zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak