HEMEN DEBAGOIENA

Debagoieneko ikastetxeetan energia aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzeko proiektua abiatzear

Miren Arregi Amasorrain 2022ko azaroaren 24a

Energia garbi eta merkeena, kontsumitzen ez dena! lelopean, Ikastetxe-Klik proiektua burutuko da oraingo ikasturtean Debagoieneko hamar ikastetxetan. Martitzenean aurkeztu zuten hori Aretxabaletan. Han izan ziren proiektua bultzatuko duten ikastetxeetako ordezkariak, udal ordezkariak, Debagoiena 2030koak, ekoOn enpresako kideak eta Ingurugelako ordezkariak.

Debagoiena 2030en Eraginez Piztu estrategiaren baitako proiektu bat da. Debagoienean trantsizio energetikoa sustatzera bideratutako esku-hartze bat da Eraginez Piztu.

Ikastetxe-Klik, bere horretan, energia murrizketara eta efizientziara bideratutako proiektu bat da eta helburua da ikasturte honen bukaerarako parte hartuko duten ikastetxeetako eraikinetako energia eta ur kontsumoak murriztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak