HEMEN DEBAGOIENA

Deba ibaia eta haren adarrak auzolanean garbitzeko deialdi bateratuak emandakoarekin pozik eragile guztiak

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urr. 18a, 15:00

500 bat lagun zeuden izena emanda eta azkenean gehiago elkartu ziren. Etsigarria da garbiketa lanetan hasi eta oraindik ere ateratzen den zabor pila, baina sentsibilizazioan emandako urratsak nabarmendu dituzte Bergarako Erreka batzordeko kide Arianne Kareagak eta Txatxilipurdi elkarteko Iker Agirrek.

"Ekimenen honen atzean jende asko dago, eta ezberdinen arteko horrelako elkarlanak garrantzitsuak dira. Eskerrak eman nahi dizkiegu izena eman zuten guztiei, eta baita ere era batera edo bestera lagundu zuten erakundeei. Aukerak zabaldu dira bide honetan jarraitzeko".

Ekimenak herriz herri emandakoaren errepasoa egin dute Hemen Debagoiena saioan.

Ikus-entzunezkoa herriz herri

Goiena Komunikazio Taldeak ikus-entzunezko berezi bat ekoiztu du Erreka Egunaren harira. Hainbat aditurekin eta ariturekin izan da Julen Iriondo kazetaria eta Erreka Bizi lana da emaitza. Ikus-entzunezko hori herriz herri ikusteko aukera izango da orain. Eguenean izango da lehen emanaldia, eta Eskoriatzan izango da.

  • Urriaren 20an, 18:30ean, Eskoriatzako Zaldibar antzokian.
  • Urriaren 24an, 18:30ean, Arrasateko Kulturaten.
  • Urriaren 24an, 18:30ean, Bergarako Irizar jauregian.
  • Urriaren 26an, 18:30ean, Antzuolako Olaran Etxean.
  • Urriaren 26an, 18:30ean, Leintz Gatzagako Gatz Museoan.
  • Urriaren 27an, 18:30ean, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian.
  • Urriaren 27an, 18:00etan, Oñatiko Santa Ana antzokian. 
  • Azaroaren 3an, 18:30ean, Aretxabaletako Zaraia aretoan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak