'Eraginez Piztu': Debagoienean Trantsizio Energetikoa sustatzeko esku-hartzea

Miren Arregi Amasorrain 2022ko eka. 20a, 17:34

Eraginez Piztu deritzon esku-hartze proposamena aurkeztu du Debagoiena 2030 ekimenak Bergaran. Eremu hiritarreko energia eredua, alegia etxebizitzak eta eraikinak, eraldatzeko helburua duten zortzi proiektuk osatzen dute proposamen hori. 

Esku-hartzea datuetan

Energiaren erronkak gure eguneroko lerroburuak betetzen dituen garai honetan Debagoiena 2030en Gobernu Batzordeak Debagoienean iraunkorra eta berriztagarria izango den eredu energetikoa sustatzeko erabakia hartu zuen 2020an.

Izan ere, gurera etorrita, datuak kezkagarriak dira: 2017an Bagarak LKSren eskutik egindako ikerketa baten arabera, Debagoieneko herritarrei dagokien CO2 isurketa maila Europako lurraldeetan gehien isurtzen zutenen artean, 3. herrialdearen parekoa litzateke. Ez hori bakarrik, Udalsareak eskainitako datuen arabera, 2019an Debagoienean ekoiztutako energiaren portzentajea, %5,2koa baitzen.

Erlazionatuak

D2030: zortzi proiektu trantsizio energetikorako

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022 eka 16 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak