Aramaioko areto futbol taldea, Arabako mailarik gorenera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko eka. 10a, 10:48

Une gozoa bizi du Aramaixo tropikala areto futbol taldeak, Arabako zilarrezko liga irabazi ostean datorren denboraldian Arabako mailarik gorenean jokatuko dutelako. Asteburu honetako areto futboleko zita garrantzitsuena, baina, Eskoriatzak izango du zapatuan; orain arteko partidurik garrantzitsuena jokatuko du Pasaian, Bigarren B Mailara igotzeko lehen pausoa ematea helburu.

Aramaioko taldetik inor nabarmendu beharra badago hori Asier Del Campo jokalaria izan da, 39 gol eginda ligako golegile onenaren saria jaso duelako. Pitxitxia izateko azken jardunaldira arte izan du lehia beste jokalari batekin. 

55 puntu lortu ditu Aramaioko taldeak, 22 partidutatik 18 irabazi, bakarra galdu eta hiru berdindu ostean. Aurtengo denboraldiko zenbakiak berezi onak izan diren arren aipatzekoa talde hau sortu zutenetik goranzko joera nabarmena izan dutela.

Eskoriatzaren historiako partidurik garrantzitsuena

Aramaioko taldea Arabako mailarik gorenera egokitu beharko dira datorren urtean baina oraingoz urrun daude bailarako erreferente diren Mondrate eta bereziki Eskoriatzako taldeen ondoan. 

Hain zuzen ere, Eskoriatzak klubaren historiako areto futboleko partidurik garrantzitsuena jokatuko du zapatuan Pasaian, arratsaldeko zazpietan. Izan ere, Mikel Alkaideren eta Narciso Pavoren mutilek Bigarren B Mailara igotzeko lehen pausoa eman beharko dute, zer eta liga irabazi duen Afantxoren kontra. Play-off-eko beste partidua, berriz, Tolosako Laskorainek eta Antiguokok jokatuko dute. Eta irabazten dutenek datorren astean izango dute azken partidu erabakigarria. Eskoriatzarrak ilusio handiz daude hurrengo denboraldian Bigarren B mailan jokatzeko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak