Osiñako biribilgune zapalgarria, zabalik

Hasier Larrea 2022ko api. 8a, 12:03

Bost aste iraun duten obren ostean, zabalik dago Osiñako biribilgune berria Arrasaten. Saihesbidetik Debagoieneko ospitalera joateko bideak, beraz, beste itxura bat hartu du.

Bidegurutzea zegoen tokian, biribilgune zapalgarria jarri dute, ibilgailu astunei begira batez ere. Hemendik aurrera trafikoa "seguruagoa" izango dela adierazi du Maria Ubarretxena alkateak. Ibilgailuek ez dute maniobrak egiteko tokirik irabazi, errepidearen ezaugarriek ez dutelako ahalbidetzen. Baina biribilgune zapalgarria jarri izanak zirkulazioa "moteltzea" ekarriko duela-eta, ibilgailu astunak "errazago" mugituko direla uste du Aintzane Oiarbidek, Aldundiko Bide eta Azpiegituretako diputatuak.

Maria Ubarretxena eta Aintzane Oiarbide, biribilgunearen aurrean.

Oinezkoen pasabidea, "ezinezkoa"

Lanen baitan egin duten beste interbentzio bat izan da tunel edo kaxoian dagoen bazterbidea 70 zentimetro zabaltzea. Erabaki horrek polemika sortu du asteotan, zenbait auzotarrek eta Arrasateko EH Bilduk eskatu dutelako oinezkoen pasabidea jartzea, zebrabideekin. Hori egitea "ezinezkoa" dela adierazi du Oiarbidek. 

Oraindik obra ez dute osotasunean amaitu, detaile batzuk jartzea falta delako. Gauez ikusgarritasuna bermatzeko argiteria, esaterako. Gipuzkoako Aldundiko eta Arrasateko Udaleko ordezkariek obretako langileak zoriondu dituzte epe muga aurretik bukatu dutelako biribilgunea. Hemendik aurrera, erabiltzaileek baloratuko dute interbentzioa hoberako izan ote den. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak