Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurten aukeratu duen leloa honako hau da: Zapaltzen gaituen sistemari sua, antolakuntza feminista gure garra! Eta horren bueltako aldarrikapenak egingo dituzte ibarreko herri gehienetako manifestazioetan martxoaren 8an bertan: Aretxabaletan, 18:00etan; Aramaion 18:30ean; Oñatin, Antzuolan eta Eskoriatzan, 19:00etan; eta Arrasaten eta Bergaran, 19:30ean. Elgetan, elkarretaratzea egingo dute, iluntzean.
Itxura fisikoa
Emakunderen aurtengo kanpainak, bestalde, neskek, eta emakumeek, oro har, euren gorputzen eta itxura fisikoaren gainean jasaten duten gehiegizko presioan jarriko du fokua.