Joxe Villar: "KZgunea sarearen erronka nagusiak dira arrakala digitala gainditzea, eta herritarrak digitalizaziorako bidean laguntzea"

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko abe. 17a, 11:03

KZgunea sareak 20 urte bete ditu. Eusko Jaurlaritzak sortu zuen doako erabilera duen zerbitzu publikoa 2001ean. Erronka eta premia berriak sortu dira bi hamarkada hauetan: sare sozialak, tramitazio digitalak, gailu elektroniko berriak... Askotariko formakuntzak eta hitzaldiak eskaintzen dituzte KZguneetan; oinarrizko ikastaroetatik hasi eta zibersegurtasunari buruzko tailerretaraino. Arrasateko KZguneko dinamizatzaile Joxe Villarrek azaldu du gaur gaurkoz zerbitzu erabilienak telefono mugikorren inguruko formakuntzak direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak