Maddi Barrocalek irabazi du etxeko pilota txapelketa

Mireia Bikuña 2021ko aza. 24a, 16:09

Promes mailako Bergara Hiria pilota txapelketako finala irabazi du, 22-7, Enara Gaminderekin bikote eginez. Kontrario izan dute Miren Arraiza eta Leire Galeano. Azken hori, atzelari antzuolarra.

Hasieran, urduri egon dira bi bikoteak, eta hainbat akats egin dituzte. Bada, Barrocalek eta Gamindek segituan hartu dute abantaila markagailuan, bereziki, sakez lortutako tantoei esker. Min egin du Barrocalek.

Eta, bergararraren sake indartsua sufritu duena, Galeano antzuolarra izan da. Kosta egin zaio horiek bueltatzea.

Ordu erdi iraun duen finalaren erdi inguruan, Arraiza eta Galeano apur bat hurbildu dira markagailuan, 12-7 jartzeraino. Baina, Barrocalek eta Gamindek pilota aldatu dutenean, zuzenean joan dira 22. tantoraino.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak