Luistxo Fernandez: "Teknologia eta euskara gurutzatzen diren puntu horretaz informatzen duen toki bezala Sustatuk zentzua izaten jarraitzen du"

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko aza. 24a, 12:00

Sustatuk 20 urte bete ditu. CodeSyntaxen eta Goienaren arteko ekimen bat izan zen eta 2001eko azaroan jaio zen.  Euskarazko lehen web bloga izan zen eta bertan, besteak beste, edonork parteka zitzakeen edukiak. Gaur, oraindik ere, aukera hori zabalik dago.

Balio handiko artxiboa dago gordeta Sustatu.eus atarian, eta gizaldi digitalaren hasieraren lekukotza garrantzitsua da. CodeSyntax-ek kudeatzen, gaur egun, webgunea.

Sustatuko kideek eta gertukoek barikuan egingo dute 20. urteurreneko ekitaldia Bilbon. 20 urte euskaraz Interneten izeneko jardunaldia gertatu dute. Pandemia kontuak direla-eta ezingo dute hasiera batetik prestatuta zeukaten ospakizuna egin, baina jardunaldia egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak