Gaur, eguaztena, aurkeztuko da Goienakide kanpaina

Goiatz Arana Begiristain 2021ko urr. 20a, 09:59

Zero kilometro filosofia aintzat hartuta, Goienakide kanpainari ekin dio Goienak. Orain arteko bazkideak fidelizatzea eta berriak erakartzea du helburu, eta eguaztenean, urriaren 20an, ekitaldi sinbolikoa egingo du Arrasateko Biteri plazan (18:00). Herritar oro izango da ondo etorria.

21 urteko ibilbidean, debagoiendarren erreferentziazko komunikabidea izan da Goiena, bailarako bederatzi herrietako albisteen aldeko apustua eginez eta herritarren ahotsa lehenetsiz. Proiektua egonkortzeko ezinbestekoa izan da udalen, euskara elkarteen eta bestelako instituzioen babesa eta baita norbanako, entitate eta enpresen konpromisoa ere; 4.000 lagunen babes ekonomikoa jasotzen du Goienak gaur egun.

Baina hazten jarraitu nahi du eta, horregatik, zero kilometro filosofia aintzat hartuta, Goienakide kanpainari ekin dio, orain arteko bazkideak fidelizatzeko eta berriak erakartzeko. Eta esan beharrik ez dago abantaila ugariz gozatu ahal izango dutela.

Ekitaldira herritarrak gonbidatuta

Datorren aldaketa kalean irudikatzeko eta kanpainari berari hasiera emateko ekitaldi sinbolikoa antolatu dute eguaztenean, Arrasateko Biteri plazan, 18:00etan, eta herritar oro izango da ongi etorria. Manifestu irakurketa egingo da, eta bakarrizketa, kontzertua eta sorpresak ere izango dira bertaratzen direnentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak