"Helburu behinekoena euskararen normalizazioa sustatzea, komunitatearen kontzeptua errotzea, herrigintzaren aktibazioa lortzea, komunitatea bera sendotzea eta handitzea da; betiere, aliantzak sortuz eta eskualdea saretuz", azaldu du.
Aurkezpen ekitaldia urriaren 20an izango da Arrasateko Biteri plazan, 18:00etan. datozen hilabeteetan, berriz, herriz herri zabalduko da ekimena. "Egitasmo honen bidez Debagoieneko komertzio, elkarte eta enpresengana iristea ere badugu helburu; modu batera edo bestera, agente horiek ere eragin zuzena dutelako euskararen normalizazioan, komunitatean, herrigintzan zein herritarren aktibazioan", esan du Ezpeletak.
Argibide gehiago eman ditu Hemen Debagoiena saioko elkarrizketan.