Harrera ofizialik ez zaie egin aurten erakundeetako ordezkariei; hala ere, bertan izan dira, besteak beste, Oñatiko udalbatzako zinegotzi jeltzaleak, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria eta Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano.
Meza nagusian iaz baino jende gehiago elkartu da edukiera handiagoa izan baitu. Iaz 400 pertsona elkartu ziren, aurten 570 lagunendako lekua egon da.