Arantzazuko Amabirjinaren Eguna ezohikoa izan da bigarren urtez, pandemiak hala behartuta. Harrera ofizialik ez da egon baina hainbat erakundetako ordezkariak gerturatu dira, besteak beste, Markel Olano diputatu nagusia, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Oñatiko EAJko hainbat ordezkari. Herritarrek ere ez dute hutsik egin beste urte batez, nahiz eta ohi baino gutxiago elkartu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.