ALBISTEAK

Hamabi kasu berri zenbatu dituzte azken orduetan

Jone Olabarria 2021ko abu. 27a, 12:45

Aurreko asteko egun berean zenbatutakoak baino bost kasu gutxiago dira, hamabi guztira; bost atzeman dituzte Bergaran, hiru Arrasaten eta bana Oñatin, Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Antzuolan. Azken orduetan baieztatutako positiboekin ez da aldaketarik izan eskualdeko mapan, eta intzidentzia-tasa 256,14koa da Debagoienean.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

Atzo baino lau positibo gehiago baieztatu dituzte azken orduetan egindako probek; hamabi, alegia. Horiek kontuan hartuta, dagoeneko 8.981 debagoiendar kutsatu ditu pandemiak, iazko martxoa ezkero.

Eskualdeko tasa orokorrari dagokionez,  300dik behera jarraitzen du; 256,14koa da zehazki.

Hurrengo mapan daude herrietako datu guztiak:

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

EAEko intzidentzia, 400ndik behera

Euskal Autonomia Erkidegoko intzidentzia-tasa metatuak ere behera egin du azken orduetan (17,09); halere, eta 400ndik behera dago; 377,32an. Ildo horretatik, gogoratu behar da osasun adituen gomendioei jarraituz, 60tik behera egotea komeni dela.

Eta adinen araberako intzidentzietan, 0 eta 18 eta 19 eta 39 urte bitartekoen intzidentziak behera egiten dihardu nabarmen. Gainerako adin-tarteetan, aldaketa ez da hain nabarmena izan:

Eta positibo berriei lotuta, 5.927 probatatik %8,7k eman zuen positibo atzo EAEn; lurraldeka banatuta, 266 kasu erregistratu ziren Bizkaian, 174 Gipuzkoan, 66 Araban eta 9 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

Horrela banatu ziren positiboak, adin-tarteetan:

  • Lehenengo zutabean adin-tarteak ageri dira; bigarrenean, positibo kopurua; hirugarrenean, dagozkien intzidentzia-tasa metatuak; eta laugarrenean, tasen arrazoiak.

Bestalde, oinarrizko birsorkuntza datuak zertxobait egin du gora atzotik (+0,01), eta 0,878an dago gaur. 

42 ospitaleratze berri

Ospitaleetan, aurreko egunean baino lau lagun gutxiago daude Zainketa Intentsiboetako Unitateetan –guztira, 72– eta bi gutxiago dira plantan daudenak. Orotara, 222 dira EAEn ospitaleratuta daudenak –aurreko astean baino 15 gutxiago– eta atzo ingresatutakoak 42 izan ziren. 

Nafarroan, %7,3ko positibotasuna

1.187 proba egin ostean, 87 kasu baieztatu dira Nafarroan; testen %7,3k eman du emaitza positiboa. Bestetik, erietxeetan 90 lagun daude ingresatuta eta horietatik 24 daude ZIUn. Azken orduetan pertsona bat hil da COVID-19 gaitzak jota. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak