Bost minuturo behar izaten da odola edo odolaren osagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan, ebakuntza gehienek eta tratamendu mediko askok transfusioak behar izaten baitituzte.
Baina, pandemiak eraginda, odol-emateetan ere aldaketak etorri dira eta herritarren artean zalantzak sortu dira. Adibidez: eman daiteke odola Koronabirusa gainditu ostean? Erantzuna baiezkoa da. Eman daiteke, baina positibo eman eta 28 egunetara gutxienez. Gainera, gaitza harrapatu dutenen plasma ikertzen ari da Osakidetza.