Elkartetik azaldu dutenez, abuztua beti izan da hilabete "txarra" emaileen elkartearentzat. Herritar ugari oporretara joaten direnez, odol emateak % 50 jaisten dira ohiko urteetan. Aurten baina, hori soilik ez, COVID-19ak ere beldurra ekarri duela aitortu dute elkartetik.
Abuztuaren 1etik 15era, 594 gipuzkoarrek eman zuten odola, ohiko zifra bi aste horietan % 20 jaitsiz. Hilabete honetarako gutxienez 1.400 behar direla azaldu dute, eta hortaz 800 odol emate gehiago lortzeko helburua finkatu dute.
Debagoienean ere bada aukera
Finkatutako minimoetara iristeko asmoz martxan jarri dute kanpaina bereziak geldialditxoa egingo du Debagoienean. Abuztuaren 25ean izango dira Bergaran, arratsaldez, eta 26an Arrasaten. Zehaztu dutenez, bi herrien artean, gutxienez, 90 donazio lortzea dute helburu. Aldez aurretik deitu behar da txanda hartzeko.