ALBISTEAK

Beste hamasei kasu berri azken orduetan; horietatik bederatzi, Arrasaten

Maialen Santos 2021ko abu. 13a, 12:53

Atzoko positibo kopuru bera, hamasei, baieztatu dituzte azken orduetan egindako probek: bederatzi Arrasaten, hiru Oñatin, bi Elgetan, eta bana Aramaion eta Bergaran. Intzidentzia-tasek ez dute aldaketa handirik pairatu, eta, beraz, eskualdeko mapan ez da kolore aldaketarik izan. 

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

Atzoko positibo kasu kopuru bera baieztatu dituzte azken orduetan egindako probek; hamasei, alegia. Horiek kontuan hartuta, dagoeneko 8.800 debagoiendar baino gehiago kutsatu ditu pandemiak, iazko martxoa ezkero. Zehazki, 8.815 herritar harrapatu ditu gaitzak azken hilabeteetan.

Bestetik, azken hamalau egunetako 100.000 biztanlekiko kalkulatzen den intzidentzia-tasak ez du aldaketa nabarmenik izan azken orduetan; eta, horrenbestez, Debagoieneko koloreen mapa bere horretan mantendu da. Eskualdeko tasa orokorrari dagokionez, jaisten jarraitzen du: 357,97koa da.

Hurrengo mapan daude herrietako datu guztiak:

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

EAEko intzidentzia, 600ndik behera

Euskal Autonomia Erkidegoko intzidentzia-tasa metatuak ere behera egin du azken orduetan (-19,28); halere, eta 600ndik behera dago; 584,12an. Ildo horretatik, gogoratu behar da osasun adituen gomendioei jarraituz, 60tik behera egotea komeni dela.

Lurraldetako tasei erreparatuta, Gipuzkoa eta Bizkaiko tasek zertxobait behera egin dute azken orduetan. Araban, ostera, zertxobait igo egin da tasa, hirugarren egunez jarraian.

Eta adinen araberako intzidentzietan, 0 eta 18 eta 19 eta 39 urte bitartekoen intzidentziak behera egiten dihardu nabarmen. Gainerako adin-tarteetan, aldaketa ez da hain nabarmena izan:

Eta positibo berriei lotuta, 7.369 probatatik %12,1ek eman zuen positibo atzo EAEn; lurraldeka banatuta, 466 kasu erregistratu ziren Bizkaian, 220 Gipuzkoan, 182 Araban eta 23 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

Horrela banatu ziren positiboak, adin-tarteetan:

  • Lehenengo zutabean adin-tarteak ageri dira; bigarrenean, positibo kopurua; hirugarrenean, dagozkien intzidentzia-tasa metatuak; eta laugarrenean, tasen arrazoiak.

Bestalde, oinarrizko birsorkuntza datuak zertxobait egin du gora atzotik (+0,01), eta 0,89an dago gaur. 

47 ospitaleratze berri

Ospitaleetan, aurreko egunean baino bi lagun gehiago daude Zainketa Intentsiboetako Unitateetan –guztira, 62– baina hamabi gehiago dira plantan daudenak. Orotara, 343 dira EAEn ospitaleratuta daudenak –aurreko astean baino hemezortzi gehiago– eta atzo ingresatutakoak 47 izan ziren. 

Nafarroan, %12,4ko positibotasuna

1.724 proba egin ostean, 213 kasu baieztatu dira Nafarroan; testen %12,4k eman du emaitza positiboa. Bestetik, erietxeetan 96 lagun daude ingresatuta eta horietatik 25 daude ZIUn. Azken orduetan pertsona bat hil da COVID-19 gaitzak jota. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak