ALBISTEAK

23 lagun harrapatu ditu gaitzak, eta eskualdeko mapa kolorez aldatu da

Maialen Santos 2021ko abu. 6a, 13:01

Zazpi positibo baieztatu dituzte Oñatin, bost Aretxabaletan, hiruna Arrasaten, Bergaran, eta Eskoriatzan, eta bana Aramaion eta Leintz Gatzagan. Aipatzekoa da azken herri horretan uztailaren 12az geroztik gaur arte ez dutela kasurik baieztatu. Bestetik, eskualdeko mapan aldaketak egon dira: Leintz Gatzaga berdetik gorrira pasa da gaur, eta Elgeta, aldiz, gorritik horira.

  • Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude webguneko azken datuak atalean.

Atzo baino zazpi positibo gehiago erregistratu dira bailaran, eta dagoeneko 8.700 herritar baino gehiago kutsatu dira iazko martxoan pandemia hasi zenetik.

Bestetik, aldaketak izan ditu Debagoieneko mapak; Leintz Gatzagan kasu bat baieztatu dute, eta beraz, berde egotetik gorri egotera pasa da. Elgetan ez dute kasurik erregistratu, eta gorri koloretik horira pasa da gaur.   

Intzidentzia-tasa orokorrari dagokionez, jaisten jarraitzen du bailarakoak. Herenegun 720,57koa zen, atzo 649,6koa, eta gaur, aldiz, 604,85koa.

Hurrengo mapan daude herrietako datu guztiak:

> Mapa 14 egunetako tasa metatuaren arabera koloreztatu da. Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, berdez agertuko dira 60tik beherako tasa dutenak, horiz 60-299 bitartekoak, laranjaz 300-399 bitartekoak eta gorriz 400etik gorakoak.

EAEko intzidentziak, behera

Euskal Autonomia Erkidegoko intzidentzia-tasa metatuak ere behera egin du azken orduetan (-32,78); halere, oraindik 752,64ekoa da. Gogoratu behar da osasun adituen gomendioei jarraituz, 60tik behera egotea komeni dela.

Lurraldetako tasei erreparatuta, Gipuzkoa, Bizkaia zein Arabako tasek behera egiten jarraitu dute azken orduetan.

Eta adinen araberako intzidentzietan, 0 eta 18 eta 19 eta 39 urte bitartekoen intzidentziak behera egiten dihardu, pixkanaka. Gainerako adin-tarteetan, aldaketa ez da hain nabarmena izan:

Eta positibo berriei lotuta, 8.276 probatatik %12,7k eman zuen positibo atzo EAEn; lurraldeka banatuta, 591 kasu erregistratu ziren Bizkaian, 327 Gipuzkoan, 108 Araban eta 22 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

Horrela banatu ziren positiboak, adin-tarteetan:

  • Lehenengo zutabean adin-tarteak ageri dira; bigarrenean, positibo kopurua; hirugarrenean, dagozkien intzidentzia-tasa metatuak; eta laugarrenean, tasen arrazoiak.

Bestalde, oinarrizko birsorkuntza datuak ez du aldaketarik izan azken orduetan, eta atzoko berdin mantendu da; 0,83an, hain zuzen ere.

Bost ingresatu berri ZIUn

Ospitaleetan, aurreko egunean baino bost lagun gehiago daude Zainketa Intentsiboetako Unitateetan –guztira, 66– baina sei gutxiago dira plantan daudenak. Orotara, 325 dira EAEn ospitaleratuta daudenak –aurreko astean baino 43 gehiago– eta atzo ingresatutakoak 54 izan ziren.

Nafarroan, %12ko positibotasuna

2.262 proba egin ostean, 271 kasu baieztatu dira Nafarroan; testen %12k eman du emaitza positiboa. Bestetik, erietxeetan 101 lagun daude ingresatuta eta horietatik 21 daude ZIUn. Azken orduetan pertsona bat hil da COVID-19 gaitzak jota. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak