Argazkigintzaren Munduko Eguna da abuztuaren 19a. Korske Ara argazkilari australiarraren ekimenez jaio zen ospakizuna –Luis Daguerren efemeridea aintzat hartuta–, eta urtetik urtera gero eta hedapen eta garrantzi handiagoa hartzen joan da; egun, mundu osoan da ezaguna.
Korske Ara argazkilariak eskatuta, 2007az geroztik, urtero ospatu da, argazki-lehiaketa erraldoi bat. Edozeinek parte har dezake, eta bildutako dirua haurren arreta medikoa bermatzeko erakunde batera bideratzen da. Lehenengo urtean, 2007an, 250 lagunek hartu zuten parte, baina hamar urte beranduago, 2017an, 500 milioi pertsona baino gehiago izan ziren.
1839ko dagerrotipotik hona, argazkigintza asko aldatu da; teknologia berriei esker, edozeinek edozein momentutan atera dezake argazki bat, oso modu errazean. Halere, argazkigintzaren funtsa ez da aldatu: argazkiek istorioak kontatzeko ahalmena dute, ikusleak inspiratzeko gaitasuna. Argazkilari profesionalek sarri errepikatzen duten ideia da hori. "Argazkilari izateak ez du esan nahi kamera bat edukitzea eta klik egitea bakarrik, baizik eta istorio bat kontatzea, une errepikaezin bat harrapatzea eta ikusleari oso modu pertsonalean helaraztea", diote.
Udako argazki lehiaketa, abian
Zuk ere Argazkilaritzaren Munduko Eguna ospatu nahi duzula? Bada, Goienak ematen dizu horretarako aukera paregabea. Irailaren 20ra arte zabalik dagoen Udako Argazkien Lehiaketa dugu abian. Hiru kategoria daude: Nazioartean, Protagonistak eta Euskal Herrian. Eta atal bakoitzerako sari bat daukagu prest. Hartu kamera edo mugikorra, eta ekin!