Oinarriak 2021

Goiena 2021ko uzt. 14a, 18:10

Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarriak irakurri eta onartzea.

  • Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake. 
  • Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
    • Egilearen izen-abizenak.
    • Harremanetarako telefonoa.
    • Argazkia non ateratakoa den.
    • Argazkia zein kategoriatarako bidali den.
  • Argazkiak eta datu GUZTIAK posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram (688 69 00 07) bidez bidali daitezke.
  • Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 16tik irailaren 20ra arte (biak barne).
  • Hiru kategoria egongo dira: 
    • Nazioartean: Euskal Herritik kanpoko txokoak, pertsonak agertzen direlarik edo gabe.
    • Protagonistak: pertsonak edo animaliak lehen planoan erakusten dituzten argazkiak, lekua baino garrantzi handiagoa  dutenean pertsonek.
    • Euskal Herrian: Euskal Herriko paisaiak, eraikinak edo txokoak izango dira elementu nagusia, pertsonak agertzen direlarik edo gabe.
  • Argazki berdina ezingo da kategoria ezberdinetan erabili.
  • Argazkiek gehienez 5 MB izan beharko dute.
  • Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
  • Debagoienean jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izango du.
  • 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
  • Beste inon argitaragabeak izango dira argazkiok.
  • Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
  • Argazkiek originalak izan beharko dute.
  • Udako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste uda batekoak.
  • Kategoria bakoitzeko saritu bana aukeratzeko epaimahaia Goiena Komunikazio Taldeko kideek osatuko dute eta argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
  • Irailaren 24tik irailaren 29ra Publikoaren Saria aukeratzeko epea zabalduko da. Lehiaketan parte hartu duten argazki guztien artean aukeratuko da Publikoaren Saria, bozketa bidez.
  • Irabazleak nortzuk diren urriaren 1ean emango da jakitera, Goiena aldizkarian eta Goiena.eus-en.
  • Saria jasotzeko irabazleei eskatuko zaie lehiaketaren babesleekin argazki bat ateratzeko. 
  • Argazkiak Goienaren hainbat euskarritan argitara daitezke: Goiena.eus atarian, Goiena aldizkarian, Puntua aldizkarian, telebistan eta sare sozialetan.
  • Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, Goienak aukeraketa egingo du egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.
  • Jasotako argazkiak Goienaren artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adieraziko da.



Lege oharra

Datu Pertsonalen Babeserako araudiaren arabera, lehiaketa honetako parte hartzaileek emandako datu pertsonalak Goiena Komunikazio Taldeak antolatutako 17. Udako Argazki Lehiaketa fitxategian gordeko dira. Fitxategi horren jabea Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. da eta datu hauek ez zaizkie hirugarren pertsonei helaraziko.  Era berean, lehiaketa horretan parte hartzeak baimena ematen dio Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.-ri bidalitako argazkia edo argazkiak eta parte hartzailearen izen-abizenak ere Goienaren hainbat euskarritan argitaratzeko –Goienaren webgunean, Goiena eta Puntua aldizkarietan, Goiena telebistan eta, hala badagokio, Goienak profila daukan sare sozialetan– eta parte hartzailearekin Goienaren eskaintzen berri emanez harremanetan jartzeko.  

Goienaren 17. Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeak xede horretarako baimena ematea dakar. Horrez gain, lehiaketako parte hartzaile orok eskubidea dauka bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haiei aurka egiteko. Hori egiteko, gutun bat bidali beharko da, sinatuta, helbide honetara: Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. Otalora Lizentziaduna 31, 20.500 Arrasate (Gipuzkoa); edo bestela, posta elektroniko bat bidali beharko da datuenbabesa@goiena.eus helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak