Hiru kategoria izango ditu lehiaketak: Nazioartean, Protagonistak eta Euskal Herrian. Eta atal bakoitzerako sari bat daukagu prest:
- Nazioartean: Arrasateko Halcon Bidaiei esker, Toñanesko La Estela Cantabra ostatuan bi pertsonarendako bi gau eta gosaria.
- Protagonistak: Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, LG K 51S smartphonea.
- Euskal Herrian: Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarentzako afaria edo bazkaria.
Gainera, publikoaren saria ere izango dugu, Bergarako Ereindajan-en eskutik: bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra.
Argazkiak posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram bidez (688 69 00 07) bidal ditzakezu; uztailaren 16tik irailaren 20ra arte –biak barne–.
Animatu eta parte hartu argazki lehiaketaren 17. edizioan!