Astelehenean hasiko dituzte udalekuak Aretxabaletan eta Eskoriatzan, berrikuntzekin

Imanol Beloki Unamuno 2021ko uzt. 1a, 15:32

Astelehenean hasiko dituzte Eskoriatzako eta Aretxabaletako udalekuak. Bietan taldetan banatuta arituko dira haurrak, goizez bakarrik, eta beste zenbait berrikuntza ere ezarri dituzte.

Txirikila Aisialdi Elkarteak antolatutako Eskoriatzako udalekuak, uztailaren 5etik 23ra izango dira, goizez bakarrik, eta 150 haur inguru arituko dira 21 begiraleren ardurapean. Maialen Lete eta Ane Eraña izango dira koordinatzaileak, eta urteroko ekintzen dinamikekin jarraituko duten arren, berrikuntzak ere izango dituzte. Nabarmenena talde txikietan jardungo dutela da.

Aretxabaletan, berriz, 325 haurrek eman dute izena eta taldea 37 begiralez osatuko da. Loratuk antolatutako udalekuak dira, eta gehienez hamar haurreko taldetan banatuta, ekintzak herrigunean egingo dituzte, batez ere. Aretxabaletako kasuan, Eskoriatzan moduan, ekintzak goizez izango dira, bakarrik, eta egun osoko irteerak ez dituzte egingo.

Zikloka edo mailaka banatutako jaialdiak egitea ere ez dute baztertzen, baina, beti burbuila taldetan banatuko dituzte, begiraleen gidaritzapean.

Kontuan hartu beharrekoak

Aretxabaletako zein Eskoriatzako udalekuetara etxetik tenperatura hartuta joatea eskatuko dute antolatzaileek, eta haur bakoitzak norberak ere bere ura, maskarila, eta bestelakoak eramatea ere eskatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak