Hilaren 22an, Arrasaten, Bergaran eta Aretxabaletan
Hilaren 15ean, Antzuolan
Antzuolan, aldiz, hilaren 15ean egingo dute sinadura bilketa, herriko plazan, 11:30ean. Jabier Etxaniz Gure Eskuko kidearen esanetan, "San Isidro azoka eta landa giroarekin bat doalako aurkeztuko dugu ekimena egun horretan". Hala, antzuolarrei "sinadurarekin eta parte hartzearekin konpromisoa hartzeko" eskatu die, eta ekainean zehar beste ekintza bat antolatuko dutela ere aurreratu du.
Erreferendum loteslea jomugan
Aliantzak josteko eta herritarrak batzeko, eragile guztien babes eta atxikimendua behar dutela adierazi du Giraldok: "Erreferendum lotesle baten bila gabiltzalako, herritarrok gure auzietan erabakitzeko eskubidea eta beharra daukagulako, eta pandemia honetan inoiz baino kontzienteago izan garelako elkarrekin lan egitearen garrantziaz". Burujabetzaren alde, mahaietara gerturatu eta galdetzera animatu dituzte debagoiendarrak: "Ibilbide luze honetan konplizeak behar ditugu, badelako garaia lozorrotik irten, hautsak astindu eta elkarrekin gure etorkizuna nolakoa izango den erabakitzeko".
Uztailaren 3an Bilbon ekitaldi nazionala egingo du Gure Eskuk.
