Zilarrezko LEB Mailan pentsatzen hasita dago Mondragon Unibertsitatea

Xabier Urtzelai 2021ko mai. 7a, 15:00

EBA mailan 127 taldek hasi zuten liga, eta hamasei onenak batuko dira maiatzaren 13tik 16ra bitartean Valentzian eta Saloun, igoera fasea jokatzeko. MUk Aurten ere bai! leloa jarri zion denboraldiari, eta ametsa betetzeko bidean dira.

Udazkenean, pandemia egoeragatik buruhauste bat baino gehiagorekin, Espainiako EBA kategorian 127 taldek hasi zuten txapelketa, eta arrasatearrek hamasei onenen artean amaitu dute liga erregularra, multzoko txapeldun izan dira, gainera. Eta orain dator saria. Hamasei talde onenek Zilarrezko LEB mailara igotzeko fasea jokatuko dute Saloun eta Valentzian, eta bost talderendako egongo da mailaz igotzeko txartela. Igoera fase horren gaineko xehetasunak emateko Ointxe! klubeko ordezkariek agerraldia egin dute aste barruan Arrasateko plazan, eta zuzendaritzako kide eta jokalariekin batera Udal ordezkariak eta babesleak izan dituzte ondoan.

Aipatu moduan,  Mondragon Unibertsitateak Saloun jokatuko du fase hori, oraindik ez dakite ze hiru talde izango dituzten aurrean, multzo guztietan oraindik ez dituztelako liga erregularrak amaitu, baina Arrasateko taldeko kirol zuzendari eta entrenatzaile Iñaki Ogarak garbi dauka, ez doazela Saloura hondartza bila.

Aurrean maila handiko taldeak

Maila handiko taldeak izango dituzte aurrean, lau egunetan intentsitate handiko hiru partidu jokatuko dituzte, baina arrasatearrek ez dute igoera fasera kikilduta joateko motiborik. 16 garaipen eta 4 porrotekin amaitu du MUk liga erregularra, txapeldun izan dira, baina orain dator onena. 

Eguaztenean abiatuko da talde arrasatearra Salou aldera. Eta, Goienan jarraipen berezia egingo diogu Mondragon Unibertsitateak Salouen egingo duen lanari.

Erlazionatuak

Saloun jokatuko du MUk igoera fasea

Xabier Urtzelai 2021 mai 05 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak