HEMEN DEBAGOIENA

Debagoiendarren %9,45ek bete du COVID-19ari aurre egiteko txertaketa zikloa

Uxue Igarza Loiola 2021ko api. 29a, 18:45

20.549 dosi jarri dira Debagoienean momentura arte: 14.423 lagunek jaso dute lehenengo dosia, 5.868k bigarrena eta 258 dira txertaketa prozesua osatzeko dosi bakarra hartu behar izan dutenak (Janssen txertoa hartu dutelako edo, besteak beste, koronabirusa gainditu dutelako).

Debagoieneko ESIk emandako datuen arabera, 6.126 debagoiendarrek jaso dituzte haien txertaketa zikloa osatzeko behar diren dosiak; hau da, lortu daitekeen immunitate maila altuena dute bailarako biztanleen %9,45ek. Bestetik, 370 izan dira momentura arte txertoa jaso nahi izan ez duten debagoiendarrak.

Janssen txertoa ere bai

Sendagaien Europako agentziak Janssen txertoaren eraginkortasuna berretsi ostean, joan den astean iritsi ziren txerto horren dosiak EAEra eta baita Debagoienera ere. Hala, horrekin, Pfizerrekin eta Astrazenecarekin lanean ari dira bailaran. Zehaztu dute kolektiboka jarraitzen dutela txertaketa-plana aurrera eramaten; alegia, 80 urtetik gorakoak, 70 eta 79 urte artekoak, 60 eta 65 urte artekoak, 66 eta 69 urte artekoak eta arrisku taldeetakoak ari dira ziztatzen azken egunetan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak