Debagoieneko energia-planak bultzatzeko 50.000 euro bideratuko ditu Aldundiak

Uxue Igarza Loiola 2021ko api. 19a, 17:21

Ingurumeneko Departamentuak 400.000 euro bideratuko ditu, Gipuzkoan energia-pobreziari "aurre egiteko" eta energia berriztagarriak sustatzeko. Bederatzi garapen-agentziarekin sinatu da hitzarmena; tartean, Debagoienekoarekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak 50.000 euro bideratuko ditu bederatzi bailaratako garapen-agentzietara. Asensio ingurumen diputatuak azaldu duenez, helburua da "energia-planak bultzatzea", "energia-pobreziari aurre egitea" eta Gipuzkoako eskualdeetan "energia-eredu jasangarria sustatzea": "GK 2050 Gipuzkoako Klima Aldaketaren Estrategian ezarritako helburuekin bat egitea nahi da (…). Jakitun gara egungo energia-sistema osatzen duten elementuak aldatu eta energia-eredu hipokarboniko baterako trantsizioa bultzatzeko beharrezkoa dela tokiko edo eskualdeko ekintza-planora jaistea".

Hala, garapen-agentziak lau jarduera-eremutan ari dira lanean: energiari buruzko eskualde-elkarrizketak egiten, eskualdeko energiaren planifikazioa eta ekintza garatzen, Eskualdeko Energia Mahaia dinamizatzena, eta, azkenik, Gipuzkoako Energia Jasangarriaren eta Energia Pobreziaren Lurralde Mahaian integratzen.

Debagoienera etorrita, energia berriztagarriak sustatzearekin zerikusia duten proposamenak egin direla aurreratu dute, eta Euskadiko Energia Jasangarritasunaren Legea betetzeko ahaleginak egingo direla adierazi du agentziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak