Intzidentzia altua duten herriak
Intzidentzia 100.000 biztanleko 500ekoa edo handiagoa duten udalerrietan, hainbat muga ezarriko dira. Dena den, –eta orain arte tabernen egoerarekin egin den bezala– zalantzak ekidite aldera, astelehen eta eguenetan argitaratuko du Osasun Sailak zeintzuk diren intzidentzia-tasa altua duten udalerriak. Zehazki, hiru muga hartu beharko dira kontuan:
- Konfinamendu perimetrala ezarriko da, alboko udalerrirako igarobidea salbuetsi gabe.
- Ostalaritza- eta joko-establezimenduak itxita egon beharko dira, orain arte bezala.
- Taldeko kirol-jarduera etenda geratuko da.
Intzidentzia 500etik behera dutenak
Bestetik, intzidentzia 500etik behera duten herrietan, neurri murriztaileen modulazioa abiatuko du Jaurlaritzak:
- Eskola-kiroleko entrenamenduak egin ahalko dira; betiere, sei pertsonako taldeetan egiten bada, eta aldagelak erabiltzen ez badira.
- Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta aldi berean 6 laguneko taldeetan.
- Lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira.
- Kirol-instalazioetan, %50eko edukiera baimenduko da, eta aldagelak erabili ahal izango dira, %30eko okupazioarekin.
- Profesionalak ez diren dantza-taldeen entseguak baimenduko dira.
- Jokoaren eta apustuen sektorea berriz ireki ahalko da, ostalaritza-sektoreari aplikatzen zaizkion mugekin.
Herri guztiendako neurriak
Bukatzeko, Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko herritar eta herri guztiei berdin eragingo dizkien arauak abiatuko ditu.
Neurri berriak:
- Araba, Bizkai eta Gipuzkoako konfinamendu perimetrala ezarriko da. Nolanahi ere, lurralde historiko desberdinetako udalerri mugakideen artean mugikortasuna baimenduko da, betiere, udalerrien intzidentzia 500etik beherakoa bada; adibidez, Aramaio eta Arrasate artean.
- 150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetako edukierak %40ra murriztuko dira eta azalera txikiagoa dutenen kasuan, % 60ra.
Mantenduko direnak:
- EAE perimetralki ixtea.
- Mugigarritasuna 6:00etatik 22:00etara mugatzea.
- Merkataritza- eta kultur-jarduerak 21:00etan amaitzea.
- Kultu-aretoetako gehieneko edukiera %35ean mugatzea.
- Tabernak 20:00etan itxi eta 6:00etan zabaltzea.
- Profesionalak ez diren kontzertu eta entseguak debekatzea.