Gaur hasita Gipuzkoako futbol federazioak lan-talde berria izango du. Donostiako Atano pilotalekuan (18:30ean lehen deialdia, 19:00etan bigarrena) egingo dituzte hauteskundeak eta ikusteko dago Manu Diazen Garai Berriak plataformak, edo Adrian Merinoren Gipuzkoa: Denon Joko Zelaia-k irabaziko duen. Oraingoz azken horiek dute abantaila, urrian egin zituzten teknikarien bozketan boto gehiago jaso zituztelako (115-80). Partida, baina, gaur erabakiko da, Gipuzkoako klubei (78) tokatzen zaie gaur iritzia ematea.