Teknikariek Adrian Merinoren plataforma aukeratu dute

Xabier Urtzelai 2020ko urr. 22a, 09:24

Atzo, eguaztena, Gipuzkoako Futbol Federaziorako hauteskundeen baitan teknikarien txanda izan zen. Guztira 350 lagun inguruk zuten boto eskubidea; hala, azaroaren 23ko hauteskundeetara begira Merinoren lantaldeak aurrea hartu du. 

Plataformetako bakoitzak euren teknikarien zerrenda aurkeztua zeukan. Eta, bozketaren emaitzei dagokienez 115 teknikarik aukeratu zuten Aretxabaletakoaren plataforma, Gipuzkoa: Denon Joko zelaia, eta Manu Diazen Garai Berriak plataformak, berriz, 80 boto jaso zituen. Aurreratu moduan, azaroaren 23an izango dira hauteskundeak. Jakin teknikarien estamentuarekin batera futbol jokalarienak, epaileenak eta areto futbolarenak ere zeresana izango duela. Baina, A23ko hauteskundeetara begira klubak dira erabakitze gaitasun handiena dutenak. "Eskerrik asko Gipuzkoa! Denon futbol zelaia izan dadin, aurrera", adierazi du Merinok sare sozialetan. Manu Diazek ere eskerrak eman dizkie euren aldeko hautua egin duten entrenatzaileei: "Oso harro gaude talde honetaz. Galdu, baina asko ikasi dugu. Badakigu zeri egiten gabiltzan aurre".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak