ALBISTEAK

Neurri murriztaileek indarrean jarraituko dute

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko azaroaren 20a

Abenduaren 10era arte indarrean jarraituko dute azaroaren 6an ezarritako neurri murriztaileek. Gaur argitaratuko dute dekretu berria eta bihar, zapatua, sartuko da indarrean. Egun indarrean dauden neurri murriztaileak berretsiko ditu dekretu berriak.

Froga  diagnostikoei dagokionez, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ez du baztertu  froga arinagoak egiten hastea, nahiz eta Euskadin nahiko froga egiten ari direla nabarmendu duen eta gaur egungo estrategia egokitzat jo.

Kontzientziazio kanpaina berria

Egoerari aurre egiteko erantzukizun indibidual eta kolektiboa eskatu dute. Helburu horrekin Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Eudelek elkarrekin kontzientziazio kanpaina berria abiarazi  dute. Osakidetzako ZIUko irudiak erakusten ditu eta mezua argia da: “eskuak, maskara, distantziak. Denok dakigu zelan saihestu”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak