Azken 61 kasuak batuta, dagoeneko 1.470 dira bailaran erregistratu diren COVID-19 kasuak. Egubakoitzean hamabost izan ziren (zazpi Antzuolan, sei Arrasaten eta bi Oñatin), zapatuan, berriz, 31 (hamahiru Arrasaten, zazpi Oñatin, bost Bergaran, hiru Aretxabaletan, bi Antzuolan eta bat Aramaion) eta atzo hautemandakoak ere hamabost (sei Arrasaten, lau Bergaran, hiru Oñatin eta bana Antzuolan eta Aretxabaletan).
Aipatzekoa da, azken asteko irizpideei jarraiki, Osasun Sailak Oñati gorriz markatu duela intzidentzia altuarengatik; izan ere, azken bi asteetakoa 500etik gorakoa izan da. Bestetik, laranjaz jarraitzen dute Bergarak eta Arrasatek eta horiz Aretxabaletak. Dena den, esan beharrekoa da 5.000 biztanletik gorako herriak bakarrik sartzen direla koloreen sailkapenean.
Hurrengo taulan eta mapan daude asteburuko datuak, datu metatuak eta 1.000 biztanletik zenbat izan diren herri bakoitzean kutsatutakoak:
HERRIA | KASU BERRIAK | DATU METATUA | 1.000 BIZTANLEKO |
Arrasate | +25 | 629 | 28,52 |
Oñati | +12 | 229 | 20,17 |
Antzuola | +10 | 65 | 29,53 |
Bergara | +9 | 306 | 20,39 |
Aretxabaleta | +4 | 153 | 21,56 |
Aramaio | +1 | 13 | 8,63 |
Elgeta | 0 | 18 | 15,80 |
Eskoriatza | 0 | 56 | 13,78 |
Leintz Gatzaga | 0 | 1 | 4,00 |
GUZTIRA | +61 | 1.470 | 22,73 |
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Hego Euskal Herrian, 1.123 kasu atzo
Atzo egindako PCR probek 466 kasu atzeman zituzten Nafarroan, 313 Bizkaian, 275 Gipuzkoan, 59 Araban eta 10 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Ospitaleetan, berriz, 50 lagun ingresatu zituzten eta azken datuaren arabera, 651 daude Hego Euskal Herrian; horietatik 92, ZIUn. Bestetik, bi lagun zendu ziren atzo Nafarrroan.