Presoen alde elkartu dira herrietako plazetan

Mirari Altube Arrese 2020ko urr. 5a, 15:45

Mendi tontorretan beharrean herrietako plazetan elkartu ziren zapatuan presoen eskubideen aldeko argazkiak ateratzeko, Izan Bidea ekimenaren baitan.

Izan Bidea ekimenaren bueltan Euskal Herriko mendietara igotzeko dei eginda bazegoen ere urriaren 3rako, igoera horiek atzeratzea erabaki zuen Sare Herritarrak eguraldi kaskarraren iragarpenaren aurrean. Dena den, herritarrak aktibatzeko lanetan jardun dute azken asteetan eta harrera beroa izan duela ekimenak aitortu dute.

Presoen eskubideen aldeko adostasun sozial bat badagoela diote eta hori aprobetxatze aldera, mendietara beharrean plazetara joateko deia egin zuten zapatuan, eta han argazkiak atera. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, Debagoieneko herri gehienetan elkartu ziren herriko plazetan eta Arrasateren kasuan, Monterronen.

Elkartutakoek aldarrikatu zuten presoen eta iheslarien auzia behin betiko konpontzeko urratsak emateko garaia dela. Hain zuzen ere COVID-19aren ondorioz hartutako neurriek presoen egoera zaildu egin dutela adierazi zuten.

Urriaren 24an, Donostian

Mendi tontorretara joateko hitzordua 2021eko maiatzaren 8rako gordetzeko eskatu du Sare Herritarrak. Hori baino lehen, beste hainbat ekitaldi izango dira; urriaren 24an, esaterako, manifestazioa egingo dute Donostian Resolution! Etxean! lelopean, salbuespenezko espetxe politika aldatzeko eskatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak