Herri batzuetan plazetan, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Antzuolan eta Elgetan, esaterako, plazetan elkartu dira eta Arrasaten, Monterronen. Eta guztietan aldarrikatu dute presoen eta iheslarien auzia behin betiko konpontzeko urratsak emateko garaia dela. Antolatzaileak "pozik" agertu dira mendi-tontorretarako deiak sortutako ilusioarekin zein gaurko keinuak izan duen "erantzun onarekin".