Ane Zuazubiskar: "Eskertzekoa da antolatzaileek aurten ere sariketarekin aurrera egitea"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko ira. 9a, 18:08

Zarauzko Motxian Bertso eskolak, Udalaren laguntzarekin antolatzen duen ibilbide luzeko txapelketa da Bertsolari Gazteen Lizardi Sariketa. Egubakoitzean jokatu zuten finala eta Debagoienera ekarri dituzte aurtengo sari guztiak: Ane Zuazubiskar arrasatearrak, txapel nagusia eskuratu zuen, eta, Oihana Arana eskoriatzarrak, bigarren saria eta bertso onenarena.

Pozik dago Arrasatekoa, nahiz eta aitortzen duen ezustean harrapatu zuela epaileen erabakiak. Kanporaketekin alderatuz finalean egin beharreko lana zorrotzagoa edo estuagoa izan zela dio Arrasateko bertsolariak: zortziko handian eta txikian kantatu zuten hasteko, seiko motzean gero, eta hamarreko txikian beste ariketa bat segidan, eta, amaitzeko, kartzelako ariketan, bi puntu erantzun behar izan zuten eta bakarkako lanarekin borobildu. Proposatutako gaiak gustatu zitzaizkiola dio.

Finalean, sei bertsolari

Antolatzaileek hamasei bertsolari gonbidatu zituzten sariketan parte hartzera eta horietatik seik eskuratu zuten finalerako txartela; Zuazubiskar eta Aranaz gainera, Eneko Araiztegik, Xabat Illarregik, Aner Peritzek eta Mikel Iturriotzek osatu zuten finaleko seikotea. Guztiak, elkarren aspaldiko lagun eta bertsokideak.

"Erreferentziazko sariketa"

1976an abiatu zuten lehiaketa, eta estimu handia diote bertsolariek eta bertsozaleek. Jon Sarasua, Ainhoa Agirreazaldegi eta Maider Arregi debagoiendarrek irabazi izan dute Zarauzko sariketa aurrez.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak