Ane Zuazubiskarrek eskuratu du Bertsolari Gazteen Lizardi Saria

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ira. 5a, 15:51

Ane Zuazubiskarrek Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko txapela irabazi zuen. Argazkia: Mikel Urteaga

Bertsolari Gazteen Lizardi Saria jokatu zen atzo, Zarautzen, Modelo aretoan. Gipuzkoako bost bertsolari eta nafar bat aritu ziren txapela irabazteko lanetan, eta irabazlea, Ane Zuazubiskar arrasatearra izan zen. Bigarren sailkatua, berriz, Oihana Arana eskoriatzarra.

Abuztu amaieran izandako bi kanporaketen ondoren, 44. Lizardi sariketa izan zen atzo Zarautzen. Modelo aretoan egin zen saioa, eta sei izan ziren garaipenaren bila oholtza gainera atera ziren bertsolariak. Debagoienetik bi ordezkari izan ziren: Ane Zuazubiskar arrasatearra eta Oihana Arana eskoriatzarra, eta emaitza bikainekin bueltatu ziren etxera. Izan ere, Zuazubiskar izan zen garaile, eta, segidan, bigarren postua, Oihana Arana eskoriatzarrarentzat izan zen.

Parte-hartzaileen puntuazioa

Irabazlea Ane Zuazubiskar arrasatearra izan zen, finalean, 264 puntu lortuta. Bigarrena Oihana Arana eskoriatzarra sailkatu zen, 260,5 punturekin; hirugarrena Eneko Araiztegi segurarra, 253,5 punturekin; laugarrena Xabat Illarregi leitzarra, 250,5 punturekin; bosgarrena Aner Peritz zarauztarra, 242 punturekin; eta seigarrena Mikel Iturriotz urretxuarra, 239 punturekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak