ALBISTEAK

Itzuli dira ikasgeletara neska-mutiko debagoiendarrak

Sei hilabeteren ostean ikasgeletara itzuli dira berriz ere ikasleak; guztiek Hezkuntza sailak agindutako jarraibideak modu egokian beteta. Urduritasuna eta ilusioa gaur, Debagoieneko ikastetxeetan ere.

Gaur, irailaren 7an ekin diote 2020-2021 ikasturteari Euskal Autonomia Erkidegoan; guztira  370.000 ikasle inguru dira, eta horien artean daude Debagoieneko ikastetxeetako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak eta DBHko lehen eta bigarren mailakoak. DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak, irailaren 15ean hasiko dira, eta batxilergokoak eta Lanbide Heziketakoak, berriz, irailaren 14tik aurrera bueltatuko dira ikasgeletara.

Hezkuntza Sailak agindutako irizpideei eta protokoloari jarraituz, hau da, maskara jantzita, segurtasun distantziak gordeta eta ikastetxeetarako sarbidea ate ezberdinetatik egokituta ekin diote lehen egunari. Urduritasun apur batekin baina ilusio handiarekin.

Erlazionatuak

Gurasoak "lasai" ikasturtearen lehen egunean

Oñati

Neska-mutikoak pozik joan direla ikastetxera ikusita gurasoak ere pozik eta ikasturteari ekiteko gogotsu agertu dira. Kezka batzuk ere adierazi dit...
Sei hilabetez hutsik egon diren ikasgeletara itzuli dira, gaur goizean, neska-mutikoak

Elgeta

Bizikidetza talde iraunkorren ikasturtea izango da honakoa. Elgetan ere ekin diote 2020-2021 ikasturteari. Maila bakoitzak bere sarrera-gunea eta o...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.