Donostia Zinemaldiaren lehiaketa ofizialean egongo da Akelarre eta Pablo Agüero argentinarra du zuzendari. Euskal Herrian sorgintzat hartuak eta jazarriak izan ziren emakumeen historia kontatzen du pelikulak. Bi aktore debagoiendarrek hartzen dute parte parte filmean: Lorea Ibarra arrasatearra eta Yune Nogueiras bergararra. Bi aktoreendako lehen pelikula izan da eta ilusioz gogoratu dute 2018an egin zuten casting horrek ekarri diena.
Aktoreek Filma ikusi ez duten arren, film ona izango dela azaldu dute eta ikustera joateko gonbidapena ere egin dute. Ibarrak eta Nogueirasek jakin badakte Akelarrek lehiakide gogorrak izango dituela Urrezko Maskorra lortzeko norgehiagokan.