Joan Mari Torrealdai, euskal idazlea, euskaltzaina eta kazetaria uztailaren 31n zendu zen minbiziak jota, 77 urte zituela. Euskaltzale sutsua izan zen Torrealdai eta lan handia egin zuen arlo horretan. Besteak beste, Jakin aldizkarian, Elkar argitaletxean, Euskaldunon Egunkarian eta PuntuEUS Fundazioan jardun zuen, eta 2007an euskaltzain oso izendatu zuten. Hamar urte geroago, 2017an, euskaltzain emeritu izatera pasatu zen. Ondo ezagutzen du intelektualaren lana eta gizatasuna Miriam Urkia euskaltzain aretxabaletarrak. Urkiak, Euskaltzaindiako 29. eserlekua betirako partekatu du-eta Torrealdairekin.
2020 uzt 31 Debagoiena
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.